Gaztainerre eguna ospatuko du Arrasate Herri Eskolak azaroaren 15ean

0
611

Irudia: MB artxiboa

Azaroaren 15ean, Arrasate Herri Eskolako Guraso elkarteak antolatuta, Gaztainerre eguna ospatuko dute Biteri plazan. Festa 16:30ean hasiko da eta eskolako 3 guneetako haurrak joango dira bertara irakasle eta guraso bolondresek lagunduta.

Bertan, Gaztainak umeei banatzeaz gain, posible balitz, ume beteranoeenek ume gazteagoei tailerrrak antolatuko lizkiekete. Eskolako kamiseta, jertse eta materiala ere saltzen jarriko dute. Musikari dagokionez, Akorde music experience taldeko Markel Goikoleak girotuko du eguna. Amaieran, gaztainak sobratuko balira, jende artean banatuko lituzkete.

Aipatzekoa da Guraso Elkarteak 640 ume eta 467 familia ordezkatzen dituela eta Gaztainerre egunaren antolaketa 12 pertsonen artean egiten dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen