Gazta berria, Iparraldeko produktuak, Mondra,… izango dira Zapatuko Azokan

0
318

Mondrak elastiko zuri-moreak zozkatuko ditu, Ibai-Arterekin duen elkarlanaren fruitu bezala. Gainera, Ipar Euskal Herriko ahazte-produktuak erosgai izango dira, besteak beste.

Argazkia: Udalaren artxiboa.

Zapatuko Azokak produktu eskaintza zabala eskainiko du Seber Altuben, eta hartara 17 postu zabalik izango dira, Udalak iragarri bezala.

Horien artean, Ipar Euskal Herriko ekoizle bat izango da, ahate produktuen inguruko kanpaina berrabiaraziz. Gainera, gazta ekoizleek aurtengo gazta berria plazaratuko dute.

Azokan ere Mondrako lagunak izango dira, kamiseta zuri-moreak banatzen. Izan ere, Ibai-Arterekin duen elkarlaren harira, martxotik 125 elastiko zozkatzen ari da dendarien eta zerbitzuen elkarteak.

Sari banaketa Zapatuko Azokan egingo da 9:00etatik 13:00etara. Horretarako, Mondrakoek postu bat jarriko dute, eta saridunek bertan jasoko dute kamiseta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen