Gautxoriko parkinga “desagertzean, alternatiba gisa” P2 lursaila erabiltzea proposatu dute

0
932

Uribe auzoaren eta Mondragon Unibertsiatearen artean parking bat martxan dago. Esparru honetan, Gautxorin, Unibertsitateak laborategiak egingo ditu, eta kentzekoa den parkingaren ordez, MUk proposatu du udal-partzela bat erabiltzea.

Gautxori esparrua Uribe auzoaren ondoan dago, eta bertan Mondragon Unibertsitatearen eraikinetako bat kokatzen da, baita parking bat ere.

Unibertsitateak egitasmo bat martxan dauka Gautxori esparruan laborategi berritzaileak eraikitzeko. Horretarako, pabilioi zahar batzuk eraisten ibili da azken asteetan.

Egungo aparkalekuetan [goiko argazkian] ere “eraikitze lanak hasten direnean – iragarri du Udalak – desagertuko diren aparkalekuen alternatiba moduan, Udal jabetzako P2 lursaila aparkatzeko erabili ahal izateko proposamena egin dute”.

Udal-gobernuak aurreko ostegunean gaia aztertu zuen, eta iragarri du “MGEP [Mondragon Goi Eskola Politeknikoa] eta Udalaren arteko Hitzarmena sinatzean emango direla datu jakinak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen