Gaurko kazerolada bertan behera geratu da

0
773

Antolatzaileek adierazi dutenez, bertan behera geratzen da gaurko deialdia. Ez dago argi erailketa matxista izan den, edo bikoteak adostutako erailketa. Erailketa matxista izan dela baieztatzen bada deialdi berria egingo dutela adierazi dute: “Hala ere ez dugu ahaztu behar lehen esandakoa: Bizitzen ari garen derrigorrezko konfinamendu egoerak, emakume askoren itxialdi behartua suposatzen du bere erasotzailearekin, salatu ahal izan gabe, ihesbiderik gabe eta egoeratik ateratzeko aukera gutxiagorekin. Arrasateko mugimendu feministako kideok berriz dei egiten dugu alertan egotera, auzokideei babesa ematera eta tokiko gobernuei biolentzia egoerak detektatu eta hauei aurre egiteko mekanismoak martxan jartzeko presio egitera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen