2020-2021eko eta 2021-2022ko Eguberrietarako argiteria hornitzeko, muntatzeko, desmuntatzeko eta alokatzeko 77.000 euro erabiliko ditu Udalak.
Oraindik azaro hasieran gauden arren, Gabonetako argiak instalatzen hasiak dira Alde Zaharrean behintzat. Horretarako, Udalak lizitazioa irekia du aurten, eta ostean hiru enpresek proposamen bana aurkeztu zuten.
Udal-teknikarien azterketaren ostean, Udal-gobernuak irailaren 10ean erabaki zuen lanak Bartzelona probintziako Ximenez Catalunya enpresari esleitzea. Bi urteetarako lanen aurrekontua 77.343’2 eurokoa da.
Kazetariaren oharra: atzo albistea argitaratzean adierazi nuen “gaur, urriak 2” zela. Datu okerra zen, atzo azaroaren 2a izan baitzen. Barka balizko nahasteak. Datua zuzenduta dago goiko testuan.