Tramu berria “1’6 kilometro” luze da, eta iazko udan beste 2+1 tramuarekin batera, 3’4 milioi euroko kostua izan dute Bizkaiko Aldundiarentzat.
Bizkaiko Aldundiak astelehenean iragarri zuen tramu berritua “gaur” irekiko dela eta “1’6 kilometro” luze dela.
2+1 tramuak motordun ibilgailu arinagoek ibilgailu astunagoak aurreratzea errazten du, eta segurtasun “handiagoa” ematen du.
Tramu berri honetaz gain, Aldundiak iazko uztailean Kanpazarko igoeran ere beste 2+1 tramu bat ireki zuen. Horiek gauzatzeko 3’4 milioi € erabaili ditu.
Aldundiak kalkulatu duenez, bi tramu berriekin motordun ibilgailu arinagoek “puntako orduetan” Kanpazar mendatearen ibilbidea “batez beste 4’5 minutuz” gutxiagoan egingo dute.




