Gaur inauguratu da Kataideko Bidegorria

2
949

Trazatuak 690 metro ditu,eta 300.000 euro baino gehiagoko lnbertsioa suposatu du

Gaur goizean inauguratu da Arrasaten Kataideko bidegorria, San Prudentzio eta Kataide poligonoa lotzen dituena. Ekitaldian izan dira Ander Garai eta Víctor Fuentes herriko zinegotziak ere. Hauekin Ander Iturri Aldundiko Mugikortasuneko zuzendaria izan da. Trazatuak 690 metro ditu, eta 300.000 euro baino gehiagoko inbertsioa izan du: “Oinezkoen eta bizikleten tarte horrek ahalbidetuko du zirkulazioa segurua izatea eta  erosotasun  osoz  iritsi  ahal  izatea  Eroski merkatalgunearen  eremura”.

Ander lturrik adierazi duenez, “Deba Goienan bizikleta bidezko eta oinezko muglkortasunaren alde egiten dugu, eta horren erakusgarrl da Kataideko bldegorria biziberritzea eta erabat eraldatzea; halaber, egoera soziosanitarioaren ondoriozko erabilera berrietara egokitutako mugikortasun ziklistako azpiegiturak ere sustatzen ditugu”.

Honetaz gain adierazi dute “Gípuzkoan   mugikortasun  justu   eta   soziala   sustatzea   gure   bidegorrien, Lurraldebusen garraio zerbitzuen eta MUGI garraio txartelaren bidez. Lanean jarraituko dugu herritarren eskaerei erantzuteko eta gizarte modernoak dakartzan erronkei aurre egiteko behar dugun eredua sustatzeko”.

2 IRUZKIN

  1. Ba ni pasatu naz eta ederto itxi daue, diferentzia ederre lehen zauenakin. Zorionak aldaketagatik, ordua zan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen