Gaur hasiko dira Kulturola ezagutzeko bisita gidatuak

2
860

Gaur arratsaldean hasiko dira Kulturolara bisita gidatuak, abenduaren amaieran eraikina birgaitzeko lanak amaitu ondoren. Bisitak Arantza Otaduyk gidatuko ditu eta arratsaldez izango dira.

Urtarrilaren 23ra gauzatuko dira bisitak eta aurrez izena eman behar da www.arrasate.eus web atarian edota BAZ-en. Bi saio egingo dira egunean.Urtarrilaren 21, 22 eta 23rako antolatutako bisitetan lekua geratzen da.

Kulturola eraikina da Arrasateko industria ondarearen ikono garrantzitsuenetarikoa, Unión Cerrajera lantegiaren sarrera nagusia izan baitzen urte askoan.  Behin lantegiaren ateak itxita, Udalak eraikina errekuperatu du, kultur sormenaren bihotz bilakatzeko asmoz.

Eraikina Udal Euskaltegiaren eta herriko hainbat kultura elkarteren eta eragileren egoitza izango da, kultura eta sormen gune erreferente bihurtuz: Izaskun Murgia Lirika elkartea, Konpartsa, Zaldibar futbito, Bertso eskola, Doke antzerki taldea, Santamas komisiñua, Gaiteroak, Portaloi, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Bertso eskola, Trikitixa Eskola, Ttakun txalaparta, Udalaxpe txistulariak, Loixe zeramika, Margo taldea, Sambamaña eta SUDC. Jada eragileek bisitatu dute eraikina.

2 IRUZKIN

  1. Noizko kiroldegi berriaren proiektua ikusteko bisitak? Kulturgintzarako dirutzak bideratu ondoren kirola sustatzeko garaia heldu dalakotan gaude kirolzaleook.

  2. Kulturgintzarako dirutzak? Ez da izengo ba sekula ez jakola kulturari behar duen garrantzia emun? Behingoz kulturagatik apustua ein da izan be gure jarduna aurrera atarateko guk be leku duina behar dou ta urtietan egon ga ixilik protestau barik eta konformaute hala moduko lekuetan.
    Ez dot esaten kirol instalakuntza berrixak Arrasatek ez dituenik behar, dauzkagunak nahiko penagarri dazela argi dau, hor xoxik ez dabe gastau hamarkadetan. Hori konpartiru leiket, baina mesedez ez esan Kulturgintzarako dirutza bideratu dala, izan be, nire ustetan kulturgintzak behar zauen benetako apustua eta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen