Gaur hasiko da hirugarren dosiaren txertaketa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

0
404

Arrasateko Iturbideko egoitzan ez dago oraindik egoiliarrei txertoaren hirugarren dosia jartzeko data.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gaur hasiko da Pfizer-en hirugarren dosiaren txertaketa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Hala onartu zuen Osasun Publikoaren Batzordeak pasa den astean, eta Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euren bitartekoak antolatu dituzte txertoa lehenbailehen ipintzen hasteko. Gaurko egunean 132 txerto jarriko dira Irungo Caser Residencial Anaka zentroan bizi diren adinekoen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundia Osakidetzarekin elkarlanean ari da txertaketa-kanpainaren hasieratik, 2020ko abenduaren 27an egoitzetan abiatu zenetik. Txertoak eta horiek inokulatzeko materiala Osakidetzak erraztuko ditu, eta egoitzetako erizaintza taldeak arduratuko dira horiek jartzeaz, Foru Aldundiko taldeen laguntzarkein.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen