Gaur hasi dira Zalduspeko eraikinak botatzen

0
1366

Gaur arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasi dira Zalduspe Kaleko eraikinak botatzen: Transportes Aranburu zena (Dorletako txirrindularien taldea kokatzen zen eraikina) eta Udaltzaingoak kotxe gordailu bezala erabiltzen zutena.

Orain arte barruko hondakinak sailkatu eta gestionatzen ibili dira Rivera Navarra enpresakoak, eta behin  Eusko Jaurlaritza ziurtagiriak bidalita daudenez eraikinak botatzen has daitezke. Gaur 15:00etatik aurrera eraikinaren egitura botatzen hasi dira. Ribera Navarra enpresak adierazi duenez “aste honetan zehar egingo dituzte eraiste lanak.”

Zalduspen jarriko da behin-behineko bus geltokia, aparkaleku oro mantenduz, Ekobulebarra bukatu arte

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen