“Gaur harro esan dezakegu hezkuntza komunitate sendoa eraiki dugula bailaran”

0
953

Arizmendi Ikastolaren 20. urteurreneko jaia arratsaldean ere ekintzaz betea izan da Biterin. Txalapartariak hasi dira giroa berotzen eta jarraian, ikastolaren manifestuaren irakurketa plazaratu da. Manifestua bi ikaslek irakurri dute: Izadi Zumaldek eta Peru Arresek. Ikastolaren hastapena gogora ekarri digute, bailarako ikastolak batu baitziren 2003/2004 ikasturtean, Arizmendi Ikastola sortzeko. Eskerrak eman dizkiote ibilbide honetan bidelagun izandako orori eta gaur bertaratu diren guztiei. Azkenik, etorkizunera begira orain arteko gogo berdinarekin lanean jarraitzeko konpromisoa islatu dute.

Manifestua osorik

Txalapartarien emanaldia

Manifestuaren ostean, Argitxo iratxoa agertu da, gaztetxoenek oso pozik egin diote harrera, marrazki bat eta lore sorta bat oparitu diote. Gainera, dantza bat ere eskaini diote Argitxori.

Argitxoren agerraldia

Giro paregabea izan da Biteri Plazan. Hainbat karpa eta jolas prestatu dituzte adin guztietako jendea dibertitzeko. Puzgarriak, margo jolasak eta dantzarako eremua prestatu dute txikienentzat, txosna jarri dute helduagoentzat . Janaria ere ez da faltako: herrialde desberdinetako jakiak salgai daude eta taloen postua ere badago.

Oraindik ekitaldi batzuk gelditzen dira jaiari amaiera emateko. Trikitilariek, euskal dantzek, eta DJ Erik-ek biribilduko dute gaurko egun berezia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen