Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
1936ko azaroaren 6ko egunsentian Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendi, 1900eko martxoaren 3an jaiotako arrasatearra fusilatu zuten Oiartzungo kanposantuan. Bere emaztea Frantziska Zaitegi Zeziaga zen, eta bikotea lau seme-alabaren gurasoak ziren. Abertzalea genuen, EAJkoa.
Fusilamenduaren ormara eroanda izatea baino lehen, eskutitz bat idatzi zien emazte, seme-alaba eta gainerako senitartekoei. Behean dago kopia bat. Oraindik ere dardaran jartzeko moduko hitzak dira.