Gaur (ostirala) azken eguna da Grabatu Tailerrean izena emateko

0
374

Kulturateko Loramendi gelan izango da tailerra, bihar abenduak 18. Helena Azkarragaurizar Jauregi arrasatearrak emango du tailerra.

Argazkia: MB artxiboa / Grabatua: Helena Azkarragaurizar – Santamas Komisiñua.

Tailerra aurrera eramango da “artelanak ezagutuz, jakintzak elkarbanatuz eta irudiak sortzeko modua praktikara eramanez”. 10 urtetik gorako pertsonendako izango da. Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izena emateko, bidali Whatsapp bat 717 714 933 telefono zenbakira. Adi, gaur (abenduak 17) azken eguna da. Ekitaldi hau Santamas Komisiñuak, herriko beste hainbat kultur taldek eta Udalak antolatutako egitarauaren baitakoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen