Gaur bukatu da Doke Antzerki Eskolako helduen ikastaroa

0
517

Testua: Doke Antzerki Taldea.

Gaur eguerdian eman zaio amaiera “Antzezlarien interpretaziorako hastapenak” titulupeko Doke Antzerki Eskolaren helduentzako  2021eko ikastaroari. Borja Ruizen zuzendaritzapean bederatzi ikaslek interpretaziora modu ludikoan hurbiltzeko tailer bat burutu dute azken bi hilabeteotan, eta denen esanetara ikastaroa bikain aprobetxatu da. Arte eszenikoen ardatz nagusia den inprobisaziotik abiatuz, jarrera dramatikoari dagozkion oinarrizko ideia nagusiak jorratu dira azken bi hiletako asteburuetan.

Gaurko azken saioan Doke Antzerki Eskolaren erantzule nagusia den Vene Herrero egon da eta irakasle eta ikasle guztiak zoriontzeaz gain, Doke Antzerki Eskolaren hurrengo erronketan ere elkar ikusteko nahia azaldu die.

Eskerrik asko denei!

Argazki bilduma

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen