Gaur (asteazkena) bilkura egingo da Euskal Herriko 4 atxiloketen harira

0
960
eraso

Guardia zibilek 4 pertsona atxilo hartu dituzte, preso ohiei egindako ongietorrien harira. Atxiloketak Gernikan, Agurainen, Lizartzan eta Zarautzen egin dituzte.

Estatu espainiarreko Entzutegi Nazionalak aginduta, gaur goizaldean Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Haimar Altuna atxilotu dituzte.

Espainiar justiziak ezarritako kartzela-zigorra bete ondoren, 95 preso ohiri ongietorria egin zitzaien, euren sorterrietan.

Entzutegi Nazionala delakoaren arabera, ekitaldi hauek ETAren biktimak “umiliatu eta gutxietsi” dituzte, eta “terrorismoa goraipatu” dute.

Horren aurrean, ezker abertzaleak gaur arratsalderako bilkura deitzen du: “Guardia Zibilaren eta judikaturaren sabotaia saiakeren aurrean, herri erantzuna”.

Bilkura arratsaldeko 19:30ean izango da, Herriko plazan. “#bakeaetademokrazia defenditzeko, kalera‼”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen