Gaur (asteartea) Ane Irazabalek ‘AWLAD’ dokumentala aurkeztuko du

0
639

Berriemaile arrasatearrak eta Cosimo Caridik zuzendu dute ikus-entzunezko lana. Emanaldia 19:30ean izango da Amaia Udal Antzokian.

Bideoa eta kartela: Awlad.

‘Awlad’ hitzak mutilak esan nahi du arabieraz, eta dokumental honek azaltzen du gerra atzean utzi duten bi neskato eta bi mutikoren historia. Lau protagonistek exodo bateko etapa desberdinak erakusten dituzte, iragaitzazko nazio edo estatuetatik azken helmugaraino.

Ekitaldiaren hasieran Ane Irazabal Elkorobarrutiak dokumentala aurkeztuko du, eta proiekzioaren ostean, solasaldi bat hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen