Gaur arratsaldean, azaroaren 5ean, 19:00etan, hasiko da Arrasate Zientzia Elkarteak (AZE) antolatutako ‘iragana astintzen’ hitzaldi-zikloaren XIII. edizioa. Lehen saioa Kulturateko aretoan izango da, eta Iosu Etxezarraga Ortuondo historialariak eskainiko du, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia doktoreak.
“Eta Ipuźkoa ez zen Gipuzkoa? Leintz harana 1025ean: lurraldearen, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik.”
Etxezarragak Leintz haranaren egoera aztertuko du X. eta XI. mendeetan, Gipuzkoaren sorreraren eta antolaketa sozioekonomikoaren testuinguruan. Ekitaldia euskaraz izango da, eta sarrera librea da, publiko orori irekita. Iragana Astintzen zikloa AZEk eta Arrasateko Udalak antolatzen dute, herriko eta eskualdeko historiari buruzko ezagutza zabaltzeko asmoz.





