Gaur amaituko da Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena emateko epea

0
658

Gaur, urtarrilak 26, gaueko 23:59etan amaituko da Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena emateko epea. Urtarrilaren 20an ireki zdn Arrasate-Udalatx Mendi Lasterketan izena emateko epea. Izen-ematea kronoak.com webgunean eman daiteke.

Epea itxi ondoren, izena eman dutenen artean zozketa bidez 400 dortsal banatuko dira. Zozketa otsailaren 8an egingo da, eta parte-hartzaile hautatuen zerrenda Mondraitz.eus webgunean argitaratuko da. Arrasateko biztanleentzat 100 dortsal gordeko dira, eta herrikoen artean aurreko zozketa bat egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen