Urtarrilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 19:30ean Amaia Udal Antzokiko eszenatokira igoko dira euren azken proiektuarekin.
Argazkia: Kukai.
Kukai konpainiak ‘Gauekoak’ ikuskizunarekin berriz ere bisitatuko du Arrasate. Urtarrilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 19:30ean Amaia Udal Antzokiko eszenatokira igoko dira euren azken proiektuarekin.
Gogoeta personal eta intimo batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artisten laguntzaz. Koreografo gonbidatuek Mayaren ohiko dantza tradizionalari bisita egin diote, norberak bere gogoeta eta dantza horren bere ikuspegia oparituz.
Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Barne pentsamendu eta sentipenak ibiltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Hiru sortzaileen Isil-hizketa intimotik hasi eta gauak nola elkartzen dituen ikusiko dugu.