Gatz Eguna ospatuko da domeka honetan Leintz Gatzagan

0
281

Azoka, plaza-jokoak, mendi-ibilaldi gidatuak, baso-bainua, kontsultategia, tailerra,… izango dira bertan.

Beheko kartela: Antolakuntza.

Egun hau antolatzearen helburua da “Gatzaga herriak duen ondarea balioan jartzea. Antzina, herriak duen iturburu gaziak garapen ekonomikoa ekarri zion herriari eta bertan gatz-kultura gararazi zuen”. Hiribilduaren “sorrera ere gatzak ekarri zuen”.

Herri honek gutxienez 30 urte daramatza ondare honi balioa ematen. Ildo honetan, “produktuari eta bere ekoizpenari eta gatz kultura honi zabalkundea emateko, Gatzaren Eguna antolatzea erabaki zen duela 6 urte”.

Gaur egun 0 kilometroko gatza ekoizten da herrian, Eusko Label kalitatekoa.

Aurtengo edizioa egitaraua oparoarekin datorkigu:

11:00etatik 14:30era, Gatzaren eta produktu ekologikoen AZOKA
11:00etatik 14:00etara, Zurezko PLAZA JOKOAK.
10:00etan MENDI IBILALDI gidatuak. Bi aukera izango dira: ‘Gatz kulturak eman digun
paisaia eta bioaniztasuna’ eta ‘Gatzaga mendebaldeko pagadietan zehar’.
11:00etan Baso bainua.
11:00 Sukaldaritza tailerra haurrentzako.
12:00 Landare-KONTSULTATEGIA. Jakoba Errekondo

Horrez gain GATZ MUSEOAN:

Bisita gidatuak eta gatz xaboiak egiteko tailerra

Eskualdeko turismo webgunearen berrietan ere ikus daiteke egitaraua:
https://www.turismodebagoiena.eus/eu/berriak/2022ko-gatz-eguna-egitarau-oparoarekin-datorkigu/

Gatz Eguna Debagoiena Mankomunitatearen, Gatzagako udaletxearen eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkartearen elkar lanaren bidez antolatu da. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren babesa jaso du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen