Gatazkan hildako hainbat pertsona gogora ekarri ditu Gudari egunak

2
1840

Memoria ibilbidea aurrera eraman du eguerdian, besteak beste, guardia zibilek hiru pertsona eraildako lekuan. Arratsaldean manifestazioa egin du eta jarraian ekitaldia Monterron parkean.

Gudari egunak Biteri plazan ekin dio Memoria ibilbideari, bertan hildako Jose Antonio Garate eta Felix Badiola oroituz. Ondoren, Eskola Profesionalaren ondoan Emili Larrea, Jose Mari Iturrioz eta Roberto Aranburu gogoan izan ditu, eta ondoren Iñaki Etxabe Seber Altuben.

Arratsaldean manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, eta segidan ekitaldia egin du Monterron parkean, krabelin gorriak eskuan.

Gudari egunak gogoan izan ditu gatazka politiko-armatuan eraildako edota hildako militante ugari, batez ere zenbait arrasatear eta Arrasaten eraildako zenbait pertsona, hots:

German Agirre, Roberto Aranburu, Agurtzane Arregi, Pakito Arriaran, Felix Badiola, Iñaki Etxabe, Juan Joxe Etxabe, Jose Antonio Garate, Txomin Iturbe, Jose Mari Iturriotz, Emili Larrea, Jesus Mari Markiegi, Jose Luis Mondragon, Xabier Perez de Arenaza eta Josu Uribetxebarria.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen