Gastronomiaren inguruko bisita gidatuak antolatu ditu Mankomunitateak

    0
    263

    Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

    Gastronomia eta Lurraldea: Debagoieneko Lurraren zaporeak’: Bisita Gidatuak eta dastaketa Azaroak 19/20an

    Azaroaren 19-20 asteburuan Doako Bisita Gidatuak eskainiko dira Debagoieneko produktuen ekoizpen-etxalde eta lurretan. Bisitak ekoizleen edo kudeatzaileen eskutik egingo dira, kanpoaldeko eremuak eta barne instalazioak ikusiz eta produktuaren dastatzearekin amaituz.

    2022ko azaroko hirugarren asteburu honetan eskainiko diren bisitak 3 produkturen inguruan antolatu dira: gazta, gatza eta txokolatea. Lehenengo biak Antzuola eta Oñatiko ekoizpen-baserrietan burutuko dira; hirugarrena eta laugarrena, berriz, Oñati eta Gatzagako museoetan.

    Gastronomia eta Lurraldea, joan den udan hastapena eman zitzaion egitasmoa da. Hainbat proposamen plazaratuko ditu, hilabete honetan hasi, eta datorren urtean zehar. Besteak beste, eskualdean sortu, ekoitzi edo prozesatzen diren jakien inguruko bisitak antolatzea da ideia eta, baita ere, jaki horiek eskualdeko jatetxeetako menuetan dastatzeko aukera berriak eskaintzea bisitariari. Izan ere, jatetxeetako mahaietara ere eraman nahi da bisitaria, lurraren zapore horiek mahaian goza ditzan.

    Gastronomia esperientzia gozagarria eskaintzearekin batera, egitasmo honen funtsa ondokoa da: tokiko ekoizpena , abereen ongizatea, baserritarraren bizi kalitatea, ostalaritzaren bikaintasuna eta bisitariaren plazera elkar lotuta doazela, eta, ezinbestean elkarri eutsi behar diotela, erakustea.

    BISITAK

    Larretatik mahaira: artaldearen maneiua, gaztagintza eta dastatzea.

    Non: Antzuolako Amatxo Gaztandegia. Noiz: Azaroak 19 eta Azaroak 20, 11:00etan. Iraupena: 2h. Hasiera-puntua: Amatxo Gaztandegian. Hizkuntza: eskaeraren arabera.

    Kakao-zakuaren bidaia /abentura: Ameriketatik Oñatira itsasontziz, trenez edo astoz.

    Non:Oñatiko Txokolateixia Museoa. Noiz: Azaroak 19, 17:00etan eta Azaroak 20, 11.00etan. Hasiera-puntua: Txokolateixian; Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera.

    Urre zuriaren Paisaia.

    Non: Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa. Noiz: Azaroak 19, 12:00etan. Hasiera-puntua: Gatzaren Museoan; Iraupena: 45 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera

    Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi baserrian.

    Non: Oñatiko Gomiztegi artzain-eskola. Noiz: Azaroak 20, 11.00etan. Hasiera-puntua: Gomiztegi baserrian; Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera

    Bisiten deskribapen laburra

    Antzuolako Amatxo Gaztandegia:_Larretatik mahaira: artaldearen maneiua, gaztagintza eta dastatzea Antzuolako etxalde batean

    Bisita honetanetxeko ardien esnez ekoitzitako gaztagintza eta abereen eta etxeko lurren maneiua azalduko dira. Hasteko, ardiak bazkatzen diren baserri inguruko lur sailak bisitatuko dira eta, ondoren, barne-instalazioak, hala nola, ardiak jaisteko gunea eta gaztandegia. Bukatzeko, gazta-dastatzea egingo da, eskualdeko sagardoz lagundua.

    Oñatiko Txokolateixia Museoa_Kakao-zakuaren bidaia /abentura: Ameriketatik Oñatira itsasontziz, trenez edo astoz

    Bisita honetan Oñati Villa Txokolatera ezagutzera emango da: kakaoak Oñatirekin historian zehar, eta egun ere, izan duen harremana. Bisitaren kontakizunak kakaoak urruneko landaketa-eremuetatik Oñatiraino historian zehar egin izan duen ibilbideari helduko dio. Batik bat, erabili diren garraio modu desberdinak, garaian garaikoak, azalduko dira, eta, garraio horretan protagonista izan diren pertsonei buruz ere hitz egingo da, emakume oñatiar batzuek izandako papera nabarmentzearekin batera. Besteak beste, etiketen azterketa, tresneria, kakao landarearen nondik norakoak eta kakaotik txokolatea egiteko egin behar den prozesua ikusiko dira bisitan zehar eta txokolate dastatzearekin emango zaio amaiera.

    Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa_Urre zuriaren Paisaia.

    Bisitan aztertuko da gatz-industriak zer nola baldintzatu duen Leintz Gatzagako paisaia. Dorletako Gatzgunean eta Gatz Museoan bertan burutuko da, kanpoaldean eta barrualdean.

    Oñatiko Gomiztegi artzain-eskola_ Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi baserrian

    Baserri honek harrera berezia egin nahi dio bisitariari: bisitan, artzaintza, natura, elikagai, gazta eta animalien munduaren ikuspegi integral eskaintzen dute. Bisitariak hori guztia esperimentatu ahal izango du bertan, eta baita euren gaztak probatu eta artzainaren eta bere txakurraren lanarekin gozatu ere.

    Bisita Artzain-zakurraren erakustaldiarekin hasiko da kanpoan eta ondoren gaztagintzari buruzko azalpenak eskainiko dira, ekoizpen-instalazioak bisitatuz. Bukatzeko, 4 gazta ezberdin dastatu ahal izango dira, Oñatiko txakolinarekin lagunduta.

    ADI! ALDEZ AURREKO ERRESERBA EGITEA BEHARREZKOA DA

    • Informazioa eta erreserba
      • infoturismo@debagoiena.eus
      • 943 79 64 63 (Oficina de Turismo de Debagoiena)
      • www.turismodebagoiena.eus

    GASTRONOMIA ETA LURRALDEA programa Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak kudeatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Turismo Merkataritza eta kontsumo Sailaren babesa jaso du.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen