Beheko argazkia: MB artxiboa / Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista.
Bi asteren buruan indarkeria matxistak bi emakume erail ditu Euskal Herrian. Horri erantzuteko, elkarretaratzea antolatu da biharko:
Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Arrasateko Emakumeen Mundu Martxak dei egiten dute bilkurara. Ekitaldia 19:30ean izango da Herriko plazan.
116 emakume erail ditu indarkeria matxistak 2003tik Euskal Herrian. “Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!”.
