Gas isuri batek San Joan Taldeko zenbait bizilagun etxetik aterarazi ditu

0
829

Suhiltzaileek azaldu dute 18:15ak aldera jaso dutela deia, eta laster batean bertaratu dira. Era berean, Udaltzaingoak prezintatu behar izan du badaezpada San Bixente Ferrer kaleko erreka ondoko zatia. Ertzaintza ere bertaratu da.

Suhiltzaileek baieztatu dute gas isuri bat izan dela, eta arazoa arketa batean atzeman dute. Badaezpada ondoko eraikin bateko bizilagunak etxetik irten behar izan dira.

Arratsaldeko 19:15ak inguruan Naturgaseko teknikaria arduratu da arazoaren konpoketaz. Egoera dagoeneko itxuraz normaldu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen