Suhiltzaileek azaldu digutenez atzo arratsaldean “galdara gela batek ez zuen behar bezala konbustionatzen, eta ondorioz gas isuri bat izan zela”.
Horren abisua “arratsaldeko 19:00etan izan genuen, eta Udaltzaingoarekin koordinatuta lan egin genuen”.
Suhiltzaileek “galdarak itzali genituen behin-behineko konponbide gisa, eta hortaz gain neurketak egin genituen. Gasaren teknikoak arazoa konpotzekoak ziren”.
Arazoaren jatorria “Iturriotz kalean izan zen, eta ez zen inolako zauriturik izan. Gure jarduera 20:20ean amaitu genuen bertan”.




