Garratz taldeak lehen LParen aurrerapen kanta aurkeztu du

0
647

Abestia ‘Arnasestua’ deitzen da, eta talde arrasatearrak “laster argitaratuko” duen diskoaren izena ‘Arnasak estu hartzeraino’ da. Lehen kontzertua Iruñeko Txantrean emango dute.

Bideoa: Garratz.

Arrasateko talde hau 2022aren amaieran elkartu zen lehen aldiz, eta bost lagunek osatzen dute:

Jokin Bereziartua ‘Ioko’ (ahotsa), Liher Larrañaga (gitarra), Martxel Lopetegi (baxua), Asier Sala (gitarra) eta Jon Nevado (bateria).

Taldekide gehienek denbora luzea daramate musikagintzan: The Potes, Aggressive Combat, Zeker eta The Antipatiks taldeetan arituak dira, besteak beste.

Garratz taldeak iaz bere lehen abestia aurkeztu zuen, ‘Hau ez da irratian entzuten’. Izen bereko EPa atera zuten kalera eta sarera, lau abestirekin, punk-rocka nagusi.

Orduan jakitera eman zuten LP bat prestatzen zihardutela, eta lan horren aurrerapen kanta eta bideoklipa jada aurkeztu dituzte sarean, ‘Arnasestua’.

Taldeak gaur iragarri du lehen kontzertua Txantreako Akelarre kultura elkartean emango duela, Edu Zardoya eta bere lagunekin batera.

Zuzenekoa apirilaren 20an izango da (larunbata) arratsaldeko 18:00etan eta sarrera doan. Eurre lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen