Lanak egiteko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua 2.492.354,99 eurokoa da (BEZ barne). Kontratuaren iraupena gehienez “24 hilabetekoa” izango da.
Argazkia: MB artxiboa.
Eusko Jaurlaritzako Etxebitzia Sailak gaur jakitera eman du egitasmo honetako obrak “urtarrilaren lehenengo egunetan” hastekoak direla.
Hartara, Etxebizitza, Lurralde Plangintza eta Garraioen sailak 2.492.354,99 euroko aurrekontua onartu du, BEZ zerga barne.
2019an Udal-gobernuak prentsaurreko bidez iragarri zuen bizitoki berriak “2020an” prest izango zirela.
Grupo San Joaneko bizilagun gehienak ondoko arku historikoa mantentzearen alde bozkatu zuten. Bizilagunen eta Udal-gobernuaren artean ezbaiak izan ziren.
Auzoak dokumentu bat aurkeztu zion Udalari, eta iazko azaroko Udalbatzan San Joanen inguruko erabakia onartu zen. Horrek 12 bizitokiak egiteko egitasmoa desblokeatu zuen.
Etxebizitza Sailak onartua du kontratuaren iraupena gehienez “24 hilabetekoa” izango dela. Bizitoki hauek “batez ere gazteei zuzenduta egongo dira”.