Gari eta Maldanbera eta Sergek kontzertua eskaini dute gaur Monterronen

0
749

Udazabal bere amaierara hurbiltzen ari da eta gaur arratsaldean Monterronen 19:30etatik aurrera Gari eta Maldanberarekin eguneko plater handienetako baten txanda iritsi da. Hauekin batera Serge sortzaile Arrasatearra egon da eszenatoki gainean.

38 urte baino gehiago eszenatokietan eman eta bizitza osoa musikari lotuta egon ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak beren abestien gainetik daude, beren diskoetatik haratago.

Urteetan garatu duen esperientziari esker, doinuen sentsualitateaz gozatzeko aukera eskainiko du, eta abestiak modu sotilean aletuko ditu, bata bestearen atzetik zubi intimo eta sendo bat eraikiz ikus-entzuleekin.

Sergek bertsioak ere jo ditu bere kontzertuan eta jendeak gustora txalotu ditu. Giro polita ikusi da arratsalde osoan zehar eta jende ugari egon da Monterroneko zelai eta aulkietan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen