Garbitzaileak “gutxieneko zerbitzuak betetzen eta negoziazio eske” ari dira

1
631

Arrasateko osasun publikoko langileak, grebaren 17. egunean ere, manifestazioa eta bilkura egin dituzte, ELAk deituta, Osakidetzako Zuzendaritza negoziatzen has dadin.

Arrasateko Osasun Publikoko langileak kalera atera dira beste behin gaurkoan, manifestazioa eta bilkura eginez.

ELAk baieztatu du bihar, osteguna, konbenioaren negozioazioa egitekoa dela Bilbon CRL-LHKn, baina “ez dakigu Osakidetzak proposamenik bidaliko duen edo ez”.

“Printzipioz, greba apirilaren 2ra arte deitua dugu, eta beste sindikatuek grebarekin bat egingo dute martxoaren 20an. Guk otsailaren 27tik greban dihardugu, eta ez dugu Osakidetzaren aldetik inolako berririk”.

Donostiako, Mendaroko,… ospitaleetako egoera “negargarria da, izan ere, 17 egun daramatzagu greban. Guk gutxieneko zerbitzuak betetzen dihardugu, enpresek ez”.

Adibidez “Donostia Ospitalean, gutxieneko zerbitzuak ez diren arren, kartoi denak mugitu zituzten aurreko ostegun eta ostiralean zona batzuetatik”.

Horregatik grebalariek salaketa bat aurkeztu zuten Lan-ikuskaritzan, “ez zirelako gutxieneko zerbitzuak betetzen ari. Horren ondorioz, ikuskaritza ospitalera bertaratu zen eta neurriak hartu zituzten. Gutxieneko zerbitzuak denok errespetatu behar ditugu”.

Gutxieneko zerbitzuek ere finkatzen dute “plastikoak ezin direla atera. Bai ordea hondakin organikoak eta sanitarioak”.

Alabaina, “pasiloak eta egonlekuak ez ditugu garbitu behar, eta orain ezarri dute kontsulten ondoko bainugelen %50 garbitu behar direla. Enpresei eskatu diegu prezinta ditzatela erabiltzekoak ez diren bainugelak”.

“Jende batek kritikatzen gaitu baina Eusko Jaurlaritzak agindu du bainugela batzuk, grebaren testuinguruan, ez direla garbitu behar”.

“Guk noski gura ditugu Osakidetzak proposamena aurkeztea, berarekin negoziatzea eta greba amaitzea baina betiere soluzioak berehala izanda”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen