Garbikuntza alorreko langileek ‘hitzarmenaren alde’ bilkura egin dute Biteri plazan

0
451

ELA, LAB eta UGTk  deituta, lau egun greba egin dute  “soldata-arrakalarekin amaitzeko eta negoziazio honi merezi den seriotasunez heltzeko ordua dela” aldarrikatzeko. Arratsaldean, kotxe karabana bat antolatu dute Debabarrenean. Arratsaldeko 15:30ean hasiko da Eibarren.

Izan ere, %28ko aldea dago kale garbiketako eta eraikin eta lokalen garbiketako langileen artean, hau da, gizon eta emakumeen artean. Lehenak urtean 23.183 euro jasotzen ditu; bigarrenak, 17.784. Hau da, 5.401 euro.  6.500 lagun aritzen dira Gipuzkoako garbikuntza sektorean eraikinak eta lokalak garbitzen; horietatik 1.500ek baino gehiagok enpresa ituna dute. Horietatik % 80 emakumeak dira, eta kontratu partzialak dituzte.

Pandemiak iraun duen bitartean,  emakume horiek lantegiak, egoitzak, osasun-klinika pribatuak, supermerkatuak, garraio publikoa… garbitzen aritu direla, gizarteak pandemia horretatik ahalik eta modu seguruenean biziraun zezan. “Ondo dakizuenez, pandemiak iraun bitartean ez da garbiketa-jarduera gelditu, indartu baizik. Zergatik? Agintariek funtsezkotzat jo gaituztelako, funtsezkotzat, gizarteak eta ekonomiak beren jarduera modu seguruan jarraitu ahal izateko”.

“Gure pandemia ez da COVID-19ra mugatzen, hau da, gure pandemia nagusia prekarietatea da. Emakume aurpegia duen prekarietateak, sistema depredadore bateko estamentu matxista eta kapitalistek bultzatuta, pandemian zehar (zerbitzu publikoak argalduz) bizitzak jokoan ondoren, ez du nahikoa, eta orain, langile klasearen bizi-baldintzen eta, bereziki, garbitzaileen baldintzen aurka doa”, gaineratzen dute langileek.

Egoera honetan, patronalak soldata arrakala aitortu gabe jarraitzen du eta garbitasun feminizatuari balioa kentzen dio. Beste urte batzuetan adina irabazi ez dutela izan eta 2019 eta 2020rako % 0ko igoera proposatu dute. Urtarrilean eginiko bi eguneko grebaren ondoren, eskaintza %0,5 igo da 2021 eta 2022rako, %1ko eta %1,5ko eskaintzarekin 2021 eta 2022rako urrenez urren. Erosteko ahalmena ere bermatu gabe.

Grebalariek  hiru  aldarrikapen nagusi lehenetsi dituzte: soldata-arrakalarekin amaitzeko pausuak ematea, sektoreak pairatzen duen partzialitatearen aurka neurriak hartzea eta etorkizunean eman daitezken murrizketen aurkako neurriak hartzea.

Gaur, eraikin eta lokalen garbiketako langileek elkarretaratzea ere egin dute Arrasaten sektoreko enpresa baten aurrean, Geslagun, Auzolan taldekoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen