Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.
Datorren astelehenetik, maiatzaren 11tik, aurrera COVID19ak eragindako alarma egoera dela eta, etendako zerbitzu hauek berriz ere martxan jarriko dira, ohiko ordutegian:
– Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneak langile profesionalez gain herritar guztientzat irekiko dira.
– Herriz-herrikako garbigune ibiltari zerbitzua atzera martxan jarriko da.
– Ehunki eta berrerabilgarrien bilketa zerbitzua martxan jarriko da.
– Traste zaharren bilketa zerbitzua martxan jarriko da.