Beheko testua: Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzua
COVID19k sortutako alarma egoera dela eta, atzo 2020.03.29ko Errege Dekretuaren ondorioz, martxoaren 30tik apirilaren 9 arte Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneetako ordutegia ASTELEHENETIK OSTIRALERA goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak artekoa izango da. Gogoratu alarma egoerak irauten duen bitartean garbiguneak soilik gremioentzat daudela irekita. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.