Aurten Arrasateko Bibliotekak berriz ere Bookface Lehiaketa jarri du martxan, eta atzo aurtengo irabazlea ezagutzera eman zuen. Elkar liburu-dendan erosteko 150 euroko bonuaren saria Garazi Prieto Fernandezentzat da. Bookface-a liburu baten azalean agertzen den irudiarekin aurrez aurre edo gorputzeko beste edozein ataletan bat etortzea da.
Partaide guztien argazkiak Kulturateko eskaileretan daude ikusgai eta baita web orrian ere