Emakumezkoen Lehen Mailako Mondragon Unibertsitateak Ibaeta Basket Easo Cafes Baque taldearen aurka jokatu du gaur arratsaldean Iturripen. Partidua oso parekatua egon da markagailuan hirugarren laurdenaren amaierara arte. Ordura arte, donostiarrek hainbat aldiz ihes egin dute markagailuan, baina Mondragon Unibertsitateak, eraso onak eginez, beti lortu du markagailuan hurbiltzea, baita ere aurretik jartzea. Izan ere, azken laurdenaren hasieran 6 puntuko errenta ere lortu dute arrasatearrek. Errenta horrek azkenean ez du beste garaipen bat lortzeko balio izan, Easok jokoaren kontrola hartu baitu azkenengo minutuetan, eta garaipena lortu du 77-89ko emaitzarekin.
Emaitza laurdenka: 20-18/36-41/60-58/77-89
Mondragon Unibertsitateko saskiratzaile onena Naia Badiola izan da 28 punturekin.