Garaipen erosoa eskuratu du Kanpanzar Arrasatek euripean, 26-3

0
701

Kanpanzar Arrasatek eta Hernanik indarrak neurtu dituzte Mojategin eta etxekoek defentsan sendoan oinarritutako garaipen ederra lortu dute.

Bi taldeak sailkapenaren erdian kokatuta iritsi dira gaurko neurketara. Partidua ez da ondo hasi etxekoentzat, Hernanik lortu dituelako lehen hiru puntuak zigor kolpe batekin. Hauek izan dira kanpoko taldeak eskuratutako puntu bakarrak. Lehen zatia ordea etxekoentzat izan da, bi entsegu lortuta 16-3 jarri dira markagailuan.

Bigarren zatia hastearekin batera, etxekoek beste entsegu bat eta zigor kolpe bat sartzea lortu dute 10 puntu gehiago eskuratuz. Azken minutuak euripean egin dituzte eta etxekoek markagailua ezin hobeto kudeatu dute, partiduaren zama kanpokoei utziz eta defentsan gogor arituz.

Kanpazar Arrasatek lortu duen bostgarren garaipena izan da gaurkoa, etxean bitik bi eskuratu dituzte. Sailkapenean gora begira daude berriro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen