Espazio multifuntzional berria era guztietako jardueretara egokitzen da, bere zabaltasunari, argi naturalari eta baliabide konfiguragarriei esker.
Kurtso berriari begira, Garaia PT-k baliabide berri bat estreinatuko du, Gatzaga; mugimendurako eta ongizaterako espazio diafano eta balioaniztuna. Parke teknologikotik azaldu dutenez, «badira funtzio jakin bat betetzen duten aretoak. Eta badira planteatzen zaien edozein proposamenetara egokitzeko pentsatutako espazioak. Gatzaga bigarren multzo horretakoa da: espazio ireki eta balioaniztuna, hainbat formatu eta erabilera hartzeko diseinatua».
75 m²-ko espazio diafano eta argitsuak zabaltasuna, erosotasuna eta mugitzeko askatasuna eskaintzen ditu. Jarduera fisikoetarako —yoga, pilatesa edo entrenamendu funtzionala— zein ongizatera bideratutako saioetarako, tailerretarako, talde-dinamiketarako edo aurkezpenetarako pentsatutako ingurunea da, betiere bereizgarri duen espazio irekiaren sentsazioari eutsiz.
Behar bakoitzera egokitzen den espazioa
Gatzagak gehienez 25 lagunentzako edukiera du, jardueraren eta aukeratutako konfigurazioaren arabera alda daitekeena. Banaketa-panel mugikorrei esker, espazio berean hainbat giro sor daitezke, antolamendua proposamen bakoitzera egokituz. Moketaz estalitako zoruak erosotasuna eta berotasuna ematen ditu, saio bakoitzean esperientzia atsegina izatea ahalbidetuz. Gainera, aretoak jarduerak egiteko beharrezko materiala du eskuragarri.
Ikus-entzunezko edukiek protagonismoa hartzen dutenean, formatu handiko pantaila mugikorrak eta abiadura handiko WiFi konexioak eskolak, aurkezpenak eta proiekzioak erabat arin eta eroso garatzea bermatzen dute.
Irisgarritasuna eta kokapena
Hirugarren solairuan kokatuta eta igogailu bidezko sarbidearekin, Gatzagak ingurune lasaia, erosoa eta erabat irisgarria eskaintzen du, antolatzaileek zein parte-hartzaileek hasieratik amaierara esperientzia bikaina izan dezaten.
Gatzaga areto bat baino askoz gehiago da: askotariko erabileretara irekita dagoen espazioa da, ideiak mugitu, pertsonak konektatu eta jarduera bakoitzak hazteko leku egokia aurkitzen duen tokia.
Fitxa teknikoa:
- Azalera: 75 m²
- Edukiera: gehienez 25 pertsona
- Kokapena: 3. solairua, igogailu bidezko sarbidearekin
- Baliabideak: moketaz estalitako zorua, jardueretarako materiala, banaketa-panel mugikorrak, formatu handiko pantaila mugikorra eta abiadura handiko WiFi konexioa




