Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen 4.edizioa aurkeztu du

0
314

2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun-uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan-inguruneko portaera toxikoak.

Testua: Garaia Parke Teknologikoa.

Bi urteko pandemiaren ondoren, gizartea aldaketetara egokitu behar izan da eta modu arinean egin behar izan du, portaera eta ohitura berriak sortuz ingurune pertsonalean eta lan-ingurunean.

Garaia Parke Teknologikoak enpresak osatzen dituzten pertsonei balioa eman nahi die, egunero planteatzen diren erronken aurrean irtenbideak garatzeko talentua aplikatzen baitute. Baita enpresen beste aldean dauden pertsonei ere, azken urteotan bizitzen ari garen produktu eta zerbitzuen garapen teknologiko guztiaren erabiltzaile gisa.

Eremu profesionalean, pertsonalean eta ingurunean gertatzen diren aldaketak konpondu beharreko premia eta gabezia berriei lotuta daude ezinbestean. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu pertsonen kudeaketako hainbat profesionalek egin diezazkiguketen proposamenetan arreta jartzea.

Maiatzeko astearte guztietan, goizeko 9: 00etatik 11: 00etara, aurrez aurreko formatuan edo formatu telematikoan, gure ezagutzak zabaldu ahal izango ditugu tailer praktikoen bidez eta pertsonen egungo erronken kudeaketari lotuta.

  • Maiatzak 3: Nieves Barahona, In group enpresatik, izango da parte hartuko duen lehena “La cultura violenta y la agresividad en las Organizaciones. Herramientas de comunicación para la prevención y gestión de conflictos” hitzaldiarekin. Gatazkaren kultura bakearen kulturara aldatzeko 4 urratsak ezagutzen eta praktikatzen lagunduko digu Nievesek.
  • Maiatzak 10: Iker Fernandez ISCCko zuzendari exekutiboak eta enpresetako adimen emozionalean espezializatutako prestatzaileak “Hartz, tigre eta herensugearen” formula aplikatuz erabaki egokiak hartzeko hiru gakoak proposatu dizkigu “Decisiones acertadas en tiempos de incertidumbre” jardunaldiarekin.
  • Maiatzaren 17a: Norberto Gomezek, Teknodidaktika enpresatik, “Evitar accidentes laborales a través de la mejora del sueño” jardunaldiarekin, lo egiteko eta atseden hartzeko estrategiak planteatuko dizkigu, nekeari eta memoriari eusteko estrategiak eta lan-istripuak saihesteko estrategia gehiago.
  • Maiatzaren 24a: Iñigo Garatxenak, erakundeetan absentismoa kudeatzen adituak, absentismoa kudeatzeko plan bat nola planifikatu eta antolatu irakatsiko digu “Cómo realizar mi plan de gestión del absentismo” jardunaldiaren bitartez, faktore nagusiak, kostua eta eragina zein diren ulertuz.
  • Maiatzak 31: Nerea Lizarragak eta Juan Felix Garciak, Mondragon Unibertsitateko Lidergo eta Coaching taldeko coachek, “Comportamientos tóxicos en los equipos. Claves para poder obtener relaciones más sanas” aurkeztuko digute. Talde osasuntsu bat izateak eta portaera toxikoez kontziente izateak duten garrantziaz ulertuko dugu, horiek nola kudeatu jakiteko.

Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da IZENA EMATEA. Gure webgunean behar den informazio guztia.

Formularioa IZEN-EMATEA: https://forms.gle/2HK1jwmrzjf2dmA4A

Egitaraua: 

  • Maiatzak 3 (09:00 – 11:00) :

NIEVES BARAHONA (IN GROUP): La cultura violenta y la agresividad en las Organizaciones. Herramientas de comunicación para la prevención y gestión de conflictos

  • Maiatzak 10 (09:00 – 11:00) :

IKER FERNANDEZ (HACEDOR DE AVENTURAS): Decisiones acertadas en tiempos de incertidumbre

  • Maiatzaren 17a (09:00 – 11:00) :

NORBERTO GOMEZ (TEKNODIDAKTIKA): Evitar accidentes laborales a través de la mejora del sueño

  • Maiatzaren 24a (09:00 – 11:00) :

IÑIGO GARATXENA (ON SALUS): Cómo realizar mi plan de gestión del absentismo

  • Maiatzaren 31 (09:00 – 11:00) :

NEREA LIZARRAGA & JUAN FÉLIX GARCÍA: Comportamientos tóxicos en los equipos. Claves para poder obtener relaciones más sanas

Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.

PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da. Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.

Edozein kontsulta egiteko: www.ptgaraia.eus// 943038846// garaia@ptgaraia.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen