Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten

0
164

Atzo, otsailak 11, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Arrasaten, online ekitaldi bat eskainiz eta unibertsitateko ikasleekin solasaldi bat eginez.
Online ekitaldian, Irune Agirre, Ikerlaneko ikerlaria, Miren Egaña, CAF Taldeko Risk Managerra eta Arrate Alonso, MUko ikerlaria izan dira. Zientzialari hauek, beraien ikasketa eta lan ibilbidea, emakume rol-aren ikuspegitik nola bizi izan duten kontatu dute. Hirurak ados daude emakumeak zientzian behar duen tokia hartzeko ibilbidea luzea dela eta oraindik lan asko egin behar dela. Ekitaldi horretan, Euskadiko 15 ikastetxetako 350 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Ikasleek ere, hiru emakume zientzialariei galderak botatzera animatu dira.


Jarraian, argazki lehiaketaren emaitzak eman dira, non ikasleek etorkizuneko neska eta emakume zientzialarientzat argazki eta lelo inspiratzaileak sortu direnak. Horiek @neskaemakumezientzialaria Instagram kontuan argitaratuak izan dira eta ikusgai jarraitzen dute. Boto gehien jaso dituzten lehen 15 argazki+leloak ikusi eta gero, Madi Urzelai Oñatiko Zuazola-Larraña ikastetxeko Batxilergoko bigarren mailako ikasleak irabazi du eta bere argazkiak, parte hartu dituzten beste argazkiekin batera, egutegi bat osatuko dute, paperean eta formatu digitalean, ekimena babesteko asmoz.

Egunari bukaera emateko, MGEPko ikasleak Garaiara bertaratu dira, emakumeak zientzian duten gaur egungo egoera, oztopoak eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen baliabideen inguruan hausnartzeko. Tertulian ondorioztatu den guztia, infografia bat sortuz aurkeztu da momentu oro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen