Garaia Parke Teknologikoa kardio-babestutako gunea

0
590

Testua: PTGARAIA.

PTGARAIAk, 2 urteko pandemiaren ondoren, pertsonengan fokua jartzen jarraitzen du, haien segurtasunean eta ongizatean, bihotz geldialdi baten aurrean jarduteko gai diren pertsona komunitate bat sortzeko ekimen honekin.

“PTGARAIA kardio-babestutako gunea”-k desfibriladorearen erabileran trebatu dituen pertsona komunitate bat sortu du, errealitate birtualaren laguntzarekin. Formakuntza saioak Parke Teknologikoari lotutako bi enpresen parte-hartzea izan du. Alde batetik, Bexen Cardio-ren kolaborazio eta teknologia eduki du eta bestetik, Teknodidaktikakoirakasleeta metodologia.

Proposamenak harrera positiboa izan du, eskaintzen ziren plazak agortuz. Hamar pertsonako bi taldek jaso du formazioa PTGaraiako instalakuntzetan errealitate birtualen betaurrekoak erabiliz.

Boluntarioek, eduki teorikoaren lehen zatiaren ondoren, bihotz geldialdia suspertzeko kasu praktiko baten murgildu dira. Errealitate birtualak simulazioa erraztu du, bihotz-istripu bat gerta daitekeen benetako giro eta egoerak birsortuz; aireportuan, kalean, lan-espaziotan… Era horretan, simulaziozko larrialdi-egoera kudeatu behar izan dute, ikastaroaren zati teorikoan ikasitakoa praktikara eramanez, erreakzio-denborak lehenetsiz eta jarduna ahalik eta lasaitasun handienarekin egiten saiatuz.

Parte-hartzaile batzuen esanetan, “simulazio bat den arren, errealitate birtualaren ondorioz, egoerara murgiltzen zara, urduritasuna eta estresa areagotzen baititu, ia benetakoa balitz bezala…”.“Uste duguna baino maizago gertatzen diren egoeretan erreakzionatzeko gai izateko beharrezko prestakuntza da”.

Gainera, ikastaroan parte hartu duten pertsonek Bexen Cardio enpresaren online plataforma batera sartzeko aukera izango dute. Plataforma horretan, prestakuntzaren inguruan landutako gaien informazio eguneratua izango dute.

PTGARAIA gune kardio-babestutako bihurtzeko proiektuaren buru izanda, eskerrak eman nahi dizkio ikastarora borondatez joan diren hainbat profil eta sektoretako boluntario guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen