Guztiek elkarrekin Monterrongo sekuoiak, parrokia, udaletxea, San Frantzisko eta Kulturate bisitatu dituzte. ‘Guztion ondarea, denok parte’ programa pertsona denak ondareaz gozatzekoa da.
Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Garagune Arrasateko eta Arrasate Zientzia Elkarteko lagunek gaur goizean ibilbidea egin dute.

Herrikideek elkarrekin Monterron parkea, San Joan Bataiatzailea parrokia, udaletxea eta San Frantzisko bisitatu dituzte. Gainera, Kulturaten txalaparta jotzeko aukera izan dute.
‘Guztion ondarea, denok parte’ izeneko programa pertsona guztiak ondareaz gozatzekoa da. Garagune Arrasatek adierazi bezala, “Kultura irisgarria izan behar da guztiontzat” eta azpimarratu du “komunikazioa garrantzitsua dela”.