Atzoko azken ekitaldian lamiz eta historiaurreko pertsonaiez mozorrotutako lagunak auzoan agertu ziren, eta suaren inguruan dantzatu zuten. Gainera, lamiak hainbat berba plazaratu zizkien garagartzarrei. Aipatzekoak dira ere musika jartzen eta girotze-lanetan Dj Goiko aritu zela, eta arratsaldean bertso saioa izan zela plazan bertan.




