‘Bizi Gara Gartza’ goiburuarekin, hainbat ekitaldi ireki ospatuko dira auzo honetan maiatzaren 9tik 11ra. Besaide elkarteak eta Arrasateko Udalak antolakuntzan laguntzen dihardute.
Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.
Ekimen hau abiatu da auzoko plazan elkartzen diren zenbait gazteren eskutik, eta helburu du auzoa bizirik dagoela erakustea.
Izan ere, inguru honetan landarak, kobazuloak eta bestelako natura-elementuak bizi dira. Hauek bistaratzea eta ikustea dira ekimenaren beste xede bi.
Ildo honetan, egitaraua jendartean ezagutzera ematen hasi da “ongi etorri danok” baieztapenarekin. Hona hemen antolaturiko egitaraua:
Maiatzaren 9an, ostirala:
18:00etan txosna irekiera eta brindisa
19:00etan Jakoba Errekondoren kontsultategia, Patxixenan, kontsultategia 25 urte eta gero berriz Garagartzan
21:00 arte Arte zaharraren muralaren margoketa
Maiatzaren 10ean, larunbata:
10:00etan Kobaik koba, “Adif-ek bereganatu dituen lur publikoak ezagutu eta ingurunea bixitatu”, Martin Arriolabengoa geologoa eta Jose Mari Exposito ‘Poti’ espeleologoak lagunduta.
11:00etan umeentzako jolasak
12:00etan ipuin kontaketa Hirune Iribecamposekin
12:30ean bermuteua txosnan
14:00etan parrilla-jana: “saiheskia parrillan eta letxuga kipulakin, begeta aukera. Tiketak salgai egongo die aurrez eta bertan”
19:00etan kontzertue: “Zetkin, punk feminista Iparraldetik, eta Garratz, Mondrauetik”
Maiatzaren 11n, igandea:
10:30ean sendabelarren ibilbidea: “Garagartzako belarrak identifikatu, zertarako diren ikasi eta lehortzeko teknikak irakatsiko dizkigute Ekoudalatxeko neskek”
12:30ean vermuta eta Andrak herri-kantak kantuen.





