Garagardoaren Azoka eta ARTren 50 urteen erakusketa irekiko dira asteon

0
875

Arrasate Rugby Taldeak antolatuta, bazkariak, haur-jolasak, afariak, kontzertuak,… izango dira Herriko plazan. Gainera, ‘danonARTien’ erakusketa egongo da ikusgai Kulturaten ekainaren 3tik 18ra.

Beheko irudiak: ART / Goiko argazkia: MB Artxiboa.

Ospakizun berezia izango da aurtengoa, pandemiaren amaieraz gain, ARTek aurten mende erdia betetzen baitu.

XXII Garagardo Azoka Handia ostegun honetan irekiko ditu ateak Herriko plazan, eta ondoko egitarau oparoa izango du:

Aurten ez da zazpikako lehiaketa jokatuko baina klub zuri-moreak erakusketa bat ere antolatu du, ARTren 50 urteak laburbiltzen eta jasotzen dituena. Ateak ostegun honetan (ekainak 2) irekiko ditu Kulturaten, eta zabalik izango da ekainaren 18ra arte. [Adi, kartel batzuetan irekiera ekainaren 3an izango dela jartzen duen arren, Antolakuntzatik ziurtatu dute ekainaren 2an izango dela, hau da, ostegunean. Goiko kartela zuzenduta dago].

Aipatzekoa da ere beteranoek lagunarteko partida bat jokatuko dutela Hernaniren aurka. Aupa ART, zorionak eta ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen