Garabideren hizkuntza-bisitako kideek Mondraberri bisitatu dute

0
572

Urriaren 2an hasi zen GARABIDE elkarteak antolatutako ‘Hizkuntzak Biziberritzeko ADITU Formazio Programa’. Programa azaroaren 9ra arte luzatuko da eta 13 hizkuntza gutxiagotuetako 16 kide parte hartutzen ari dira: Kichwa (Ekuador), Quechua (Bolivia), Nasa yuwe (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nawat (Mexiko), Yukatango Maia (Mexiko), Maputxeak (Txile), Aimara (Bolivia), Guaran√≠ (Bolivia) , Acre (Brasil), Kreolera (Haiti)n Kiche (Guatemala) eta  Bubiera (Ekuatore Ginea).

Euskal Herrian egon diren bitartean hainbat komunikabide bisitatu dituzte. Gaur goizean Mondraberrin izan dira. Bisitan gure komunikabidearen lan egiteko modua ezagutu dute. Interes handia erakutsi dute eta tokiko kazetaritzarekin lotutako hainbat gairi buruzko galderak egin dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen