“Garabiak berehala hartu du su Kanpazarren”

0
1248

Argazkia: Herritar bat.

Garabi batek su hartu zuen Kanpazar mendatearen Elorrioko aldean, Iguria auzoan, atzo goizeko 10:30ak aldera. Lekuko batek azaldu digu “garabiak berehala hartu zuela su, eta gidaria sutea itzalgailu batekin itzungitzen saiatu zen”.

Lekuko honek larrialdi-zerbitzuei abisua eman zien, 112 telefonora deituz. “Suaren ondorioz leherketa batzuk entzuten ziren ibilgailuaren inguruan hainbatetan”.

Gertaeraren ondorioz “errepidea itxi egin behar izan zen bi norabideetan” Ertzaintzak azaldu duenez, eta ondoren “trafikoari bidea txandaka ahal eman zitzaion 13:00ak arte”. Zorionez “ez zen zauriturik izan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen