Ganso & Cia taldeak ‘Welcome’ ikuskizuna eskaini dute Biterin. Bikoteak, haurrei zuzendutako antzezpen humoretsua eskaini dute ingeleses. Hala ere, ez dute hitz askorik egin, ikuskizunaren muina, bi protagonistek prestatu duten eszenatokian egin dituzten xelebrekeriak izan baitira. Ondorioz, oraindik ekitaldi batzuk falta diren arren, jaien baitan haurrentzako propio prestatutako ekintzei amaiera eman diete antzezleek.
Taldea eta ikuskizuna
WELCOME & SORRY kaleko antzerki-ikuskizuna da, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena. Keinu bidezko Clown-komedia, publiko guztientzat.
Taldearen inguruko informazio gehiago: http://www.ganso.info/eu/espectaculo/welcome-sorry/














