GALA LIRIKOA

0
101

Ostegun honetan (abenduak 17) arratsaldeko 19:00etan. Oraingoz (asteartea) erosgai daude Gabonetako ekitaldi honetarako zenbait sarrera, Ozenki elkarteak antolaturik.

Bertan ahotsa jarriko dute Miren Urbieta sopranoak, Igor Peral tenoreak eta Alberto Arrabal baritonoak. Pianoan lagun izango dute Arkaitz Mendoza maisua.

Emanaldian zehar gozagai izango dira aria eta erromantza onenetarioak, baita zarzuela eta gabon-kantak ere.

Sarreran prezioa 15 eurokoa da, eta oraingoz eskuratu daitezke Kutxabanken webgunean, udal-webgunean eta Amaia antzokiko takilan.

Ozenki elkarte arrasatearrak “kulturaren sektorearen aldeko deialdi bat egiten du, baliabideak jarriz ekitaldi hau osasun-inguru seguru batean egin dadin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen