Gaizka Eraña eta Victoriano Fuentes Arrasateko zinegotzi berriak

0
2316

EH Bilduko Gaizka Erañak Arrasateko Udaleko zinegotzi kargua hartu du, eta Hauteskunde Batzorde Zentralari Victoriano Fuentes PSOEko zinegotzi karguaz jabetzeko proposamenaren berri ematea onartu da.

Atzoko osoko bilkuran EH Bilduko Gaizka Erañak Arrasateko Udaleko zinegotzi kargua hartu zuen. Erañak Larraitz Trojaola ordezkatu zuen otsailaren 5ean. Trojaola 2019ko Udal-hauteskundeetan zinegotzi aukeratua izan zen, EH Bilduren zerrendako 5. ordezkari bezala. Udalean lanpostu bat lortu zuen, eta lanpostu hori eta zinegotzi postua legez bateragarriak ez zirenez, zinegotzi karguari uko egin zion.

Bestalde, PSOEren ordezkaritzan ere aldaketa bat izango da, Victoriano Fuentesek Oscar Garciaren lekua hartu baitu. Martxoaren 2an Garciak jakinarazi zuen Arrasateko PSEko zinegotzi eta Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Saileko arduradun izateari utziko ziola, arrazoi pertsonalak argudiatuta. Hori dela eta, Blanca Roncalek (PSOEren hautes-zerrendako 4. postuan) karguari uko egin ondoren, Hauteskunde Batzorde Zentralari Fuentes zinegotzi karguaz jabetzeko proposamenaren berri ematea onartu zen osoko bilkuran. Fuentes aurreko legealdian PSEko zinegotzia eta Toki Garapeneko arduraduna izan zen Arrasateko Udalean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen