Gag Street Boys taldeak ‘Yes We Art’ ikuskizuna aurkeztuko du ostiral arratsaldean, 19:00etan, Seber Altube plazan. Izan ere, batez ere musikan oinarritutako emanaldi sorta baten ondoren, antzerkiaren txanda heldu da, urte hauetan egindako lanari esker publikoaren maitasuna lortzen jakin duen konpainia batekin.
Zuzeneko emanaldi bat egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du ‘Yes we art’ ikuskizunak. Arte diziplina guztiak biltzen dituen ‘Art Machine’ tramankuluaren laguntza dute. Hasi da ikuskizuna, baina arazo bat dago: Auto-zentsura zelatan dago, eta lehen mailako artea izan behar zuena zentzugabekeria eta hondamendia bihurtzen da: “Gure beldurrak gainditzen ez baditugu, artea arriskuan egongo da, baina publikoari esker ekintza aurrera eramango da”.
Gag Street Boys (GSB) ekoiztetxea Iñigo Salinerok eta David Gutierrezek osatzen dute. Eskarmentua dute ekoizpenean (Ameztu produkzioak, Cotillas en 3D, Organik) eta antzerki eta ikus-entzunezko interpretazioan (Allí abajo, Todos nacemos vascos, Astokillo, Errementari). Zuzendaritzan Eloi Beato dute, antzerki-zuzendaria eta Kunkako sortzailea. Dramaturgiaz Borja Fano arduratzen da, Madrid Sur sariaren irabazlea eta, besteak beste, “Para vivir mejor no morirse nunca”, “Nido de vergüenza”…