Gabon zaharreko kanpaikadak zapatu honetan ere ospatuko dira

0
1904

Erdiko Kaleko Komisinuak eta Akordek larunbat honetarako jai bat antolatu dute, herritarrek balkoietan, leihoetan edo etxe barruetan ospatzeko.

Komisinu honek, Markel Goikolea-Akorderekin batera, lehengo egunean ‘Maritxu Balkoi’ antolatu eta ospatu zuen, eta asteburu honetarako proposamen berri batekin datoz:

“Aupa Arrasate!! Hementxe gaz berriz be, zapaturako beste plan batekin!! Urtia hasi dogun modua ikusita, penak eta trajediak atzien utzi eta urte berrixa berriz ospatzia proposatzendou!!”.

“Hortarako festa giroa izango da nagusi, 20:00etatik aurrera txaloen ostean giroa berotzen hasiko da, 20:30etan kanpaikadak izango ditugu berriz ere zuzen zuzenean erdiko kaletik eta azkenik honen ostean, urte berri hau gogotsu hasteko, 21:00ak arte festa giroa luzatu egingo da!! Gora Arrasate!!”.

DJ Iverrek (Erik) ere jaialdian parte hartuko du, eta Itxaropena kaleko lagun honek azaldu bezala, “musikarekin eta horrelako jaiekin egoera hobetzen da, eta gainera ohartzen gara familia denak antzeko egoeran gaudela”.

Holako ekitaldiek “umeak ere animatzen dituzte, eta horrek errazten du familiako elkarbizitza. Izan ere, holako ekimenetan haurrekin parte hartzeak eguna askoz azkarrago pasatzen da”.

Bidenabar, Erikek dei bat egin gura die arrasatearrei: “Animo denei! Hau pasatuko da!”. Hona hemen zapaturako prestatu duten egitaraua:

Musika jaian zehar jartzeko esteka ondokoa da: https://youtu.be/2-FzRL2pIDU

Bideoak helbide honetara bidal daitezke: goikoronavirus19@gmail.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen